XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANUEL LOSADA (1865-1949)

TXISTULARIAK BEGOÑAN

Losadak Bilbo gaitzat izan duten bere lanetan gehien margotu izan duen beste pertsonaietako bat txistularia da.

Txistularia urian eratutako ekitaldi eta batzar sozial guztietan parte hartzen zuen pertsonaia zen, txistuekin, tanborilekin eta atabalekin jai-giroko abesti alai ezagunak jotzen ziren halakoetan eta.

Margolanaren asmo historizista hori argia eta garbia da bai erakutsitako eszenatokietan bai erretratatzen dituen figuren identifikazioan.

Horrela, mendearen amaierako instrumentujolerik ospetsuenetako baten aurpegia berreskuratzen du, Francisco Maria de Arsuaga y Letamendia Txango tolosarrarena hain zuzen.

Aldamenean Sorgin Uriko Atabaljolea duela margotzen ohi zuen Losadak txistulari hau, oraingoan egiten duen bezala, gehienetan kalejiretako instrumentuak jotzen agertzen direla, janzkera ofizialarekin, galtza beltzak, txamarra gorria eta bi puntadun kapela beltza soinean.

Aztergai dugun koadro honetan, Losadak Bilboko tokirik ezagunenetako batean jarri ditu musikariak, Begoñako Amaren Elizaren inguruetan hain zuzen, Bilboko eta Lurralde osoaren omenez egindakoan.

Txistulariak, ohi dutenez, eskailaretan beherako ibilaldian aurreren datoz, hemezortzigarren mendeko Bilboko gizarte hartako atzetik datozen handiki eta ordezkari guztiekin batera mezatan izan ondoren, guztiak garaiko soineko ederrekin jantzita.

Konposizioaren atzeko aldean, eiizaren dorre-fatxada ikus daiteke, inguruko zuhaitz ernetuek eta zeru urdineko odeiek erdi ezkutuan dutela.

Losadak anakronismoa agertzen du elizaren fatxada berria margotzean, mendearen hasieran azken Karlistadan hondatutako fatxada zaharraren ordezkoa hain zuzen.

Oleo honetan berriz aurkitzen dugu margolariak ohizkoa duen inpresio abetunatua, txistularien txamarren gorri koloreak eta bertan agertzen diren pertsonaien jantzi eta aterkienak eta zeru urdinak dirdai egiten dutelarik guztiaren gainetik.